ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 19:30era
LARUNBATETAN: 10:00etatik 13:30era

ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 19:30era
LARUNBATETAN: 10:00etatik 13:30era

ASTELEHENEAN OSTIRALA 9:00etatik 13:30etara – 16:30etik 19:30era.
LARUNBATETAN: 10:00etatik 13:30era.

hirukide

Farmazia honek % 15eko deskontua dauka parafarmaziako produktuetan; % 7koa haurtxoentzako esnean, eta % 7koa elikadura-osagarrietan (deskontuok ezin zaizkie beste eskaintza edo deskontu batzuei gaineratu).

Hirukideko bazkidea izateko betekizunak:

  • Familia ugaria izatea edo izan izana.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
  • Familia ugariaren titulua edo familia-liburua aurkeztea.

Abantailak

  • Seme-alabak dauzkaten familiek eta, bereziki, familia ugariek jaso ditzaketen laguntzei, abantailei eta eskubideei buruzko aholkularitza eta informazio oso eta pertsonalizatua.
  • Familia ugariei eragiten dieten erreklamazioak, kexak eta abar jartzeko lege-aholkularitza pertsonalizatua.
  • Deskontuen bidezko onura bereziak, Hirukidek hainbat enpresarekin sinatutako hitzarmenei esker.

Telefonia (% 10 arteko deskontua).
Elikadura (% 5 eta 10 arteko deskontua).
Automobilak (% 15 arteko deskontua).
Mediku-aseguruak, finantza-produktuak eta abar.
Zinema, bidaiak... (% 15eko deskontua).

  • Hirukideren hiru hilez behingo aldizkarirako doako harpidetza (aldizkariak 15.000 aletik gorako tirada dauka).
  • Elkartearen jardueretarako doako sarbidea (biltzarrak, jardunaldiak, familia-jaialdiak...) eta bazkideentzako lehiaketa eta zozketa “esklusiboak”.
  • Zerbitzuak eta kanpaina solidarioak antolatzen dituzte familia behartsuenentzat; adibidez, elikagai-bankua, jostailu-bankua eta abar.

Informazio gehiago Hirukideren webean..

Analisi osoa nahi baduzu edo aholkuren bat behar baduzu,
eskatu hitzordua esteka honen bidez:

Zerbait gehiago behar duzu?

ONLINE aholkua nahi dut

Farmaziara etor zaitezke, eta atsegin handiz lagunduko dizugu, beti bezala.
Halere, galderak online egiteko aukera daukazu, honako urrats hauei jarraituta:
jarraitu hurrengo urratsak:

Gure farmaziako erosketa-tiket bat behar duzu

Gure farmazian erosten duzun bakoitzean, tiket bat ematen dizugu. Tiket horrek, goiko aldean, zenbaki bat dauka; bada, formularioan sartu behar duzu.

Sar zaitez lineako formulariora, eta egin galderak

Sendagai zehatz bati, tratamendu bati edo beste zerbaiti buruzko zalantzak badituzu, galdetu iezaguzu, laguntzeko baikaude hemen.

Jaso gure aholkuak 24 ordutan posta elektronikoz edo telefonoz

Ordutegi komertzialaren barruan erantzungo dizugu, ahalik eta lasterren. Honako hau da gure ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:30era.

Harpidetu zaitez, eskaintza paregabeak jasotzeko

Jaso ezazu gure aldizkako buletina posta elektronikoan: eskaintza eta promozio esklusiboen berri emango dizugu, baita nobedadeen, opari-sorten eta zuretzako informazio baliagarriaren berri eman ere.

  • Gure mezurik jasotzen ez baduzu begiratu mezu baztergarrien ontzian..
Euskara