Historia
Puente farmazia Gasteizko farmaziarik zaharrena da. 1826an sortu zuten, hirigune historikoko San Frantzisko kalearen 2. zenbakian, eta gaur ere hortxe jarraitzen du.
188 urtetik gorako aldi honetan, bi familia (Fernández de Arellano eta Puente) eta farmazialari titularren zazpi belaunaldi igaro dira bertatik.
Fernandez de Arellano familia
Francisco Fernández de Arellano y Bernalen botika 1826an sortu zuten, San Frantzisko kalearen 2. zenbakian.
Frantzisko jauna Logroñon jaio zen, 1791n. 1824ko otsailaren 28an, Farmaziako lizentziadun-titulua eman zion Farmaziako Goi Batzordeak.
Bi seme farmazialari eduki zituen:
- Isidoro Fernández de Arellano eta Ochoa de UriarteFarmaziako doktore egin zen 1844ko ekainaren 10ean, Madrilgo Elkargoaren eskutik. Aitaren farmazian arduradun aritu zen 1855eko ekainera arte, orduan erosi baitzuen Justo Arreguiren botika (plaza zaharrean zegoen, gaurko Andre Maria Zuriaren plazan).
- Ricardo Fernandez de Arellano eta Ochoa de Uriarte1863ko urriaren 7an, Farmaziako lizentziadun-titulua eskuratu zuen, eta, 1865eko uztailaren 27an, doktore egin zen (doktorego-tesia: “Papaberazeoen alkaloideak). Aitaren farmazian egin zuen lan, eta, aita hil zenean, 1878ko lehenengo hiruhilekoan, farmaziaren ardura hartu zuen.
Ricardo jaunak sekulako prestigioa eman zion “Arellano farmaziari” (garai hartan, horrela esaten zioten farmaziari). 1900ean, finka oso-osoa hartu zuen, eta goitik behera berritu zuen farmazia. Eraikina, baina, Abdon de Goiti jaunaren jabetzakoa zen. Ricardo jaunak egindako birgaiketa gaur ere atzeman daiteke, ezaugarri eta lerro tipiko, original eta berezkoenetan.
1902ko otsailaren 13an, Ricardo jauna hil egin zen. Garai hartan, José Fernández de Arellano y Bayo semea Farmaziako azken ikasturtea egiten ari zen. Farmaziako lizentziadun-titulua lortu zuen 1902ko uztailaren 27an, Madrilen, eta aitaren farmaziarekin jarraitu zuen. Bien bitartean, Luis Azcárraga y Urmeneta farmazian aritu zen.
1911ra arte, lanbidean jarraitu zuen; hots, harik eta Madrilera joatea erabaki zuen arte, abokatu aritzeko. Horretarako, 1911ko uztailaren 5ean, Lucas Puente Garcíari eskualdatu zion farmazia.
Puente familia
1911ko uztailaren 5ean, Lucas Puente Garcíak farmazia erosi zuen. Madrilen lortu zuen lizentziadun-titulua, 1882ko ekainaren 22an. 1851ko urriaren 18an jaio zen, Bustasur herrian (Kantabrian), baina Las Carreras auzoan bizi izan zen. 1882ko azaroan, farmazia bat ireki zuen Las carreras auzoan (Abanto eta Zierbena, Bizkaia), eta han egin zuen lan, harik eta 1911ko uztailaren 5ean Gasteizera joan zen arte. Gasteizen, farmaziaren ardura izan zuen, 1940ko azaroaren 1ean hil zen arte. Arabako Farmazialarien Elkargoko presidentea izan zen 1914ko urriaren 26ko hauteskundeetatik. 1917ko urtarrilean, agintea berritu zuen, 1918ko urtarrilera arte. Jarduera klasiko eta profesionalean erabateko arduraz, jarraitutasunez eta buru-belarri lan eginez aritu zen, adiskidetasunari, lanari eta gaixoen eta bezeroen arretari begira beti.
Federico Puente
1894ko abenduaren 18an jaio zen, Abanton (Bizkaia). Aitak, Lucas Puente García jaunak, hantxe egin zuen lan, farmazialari gisa, Gasteizera etortzea erabaki zuen arte. Madrilgo Unibertsitatean Farmazia ikasi zuen, eta doktore izendatu zuten.
Udalaren laborategi kimikoko laguntzaile jardun zuen, eta udal-farmaziako ordezko, 1917ko ekainaren 20tik 1924ko abuztuaren 27ra; gero, udal-farmaziako burua izan zen 1925eko maiatzera arte.
Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialean kolegiatu zen, 1927ko maiatzean. Gobernu Batzordean hainbat kargu izan zituen: idazkaria izan zen 1933tik 1935era, eta elkargoko burua izan zen bi aldiz, 1935-1936 aldian eta 1940-1944 aldian.
Gasteizko San Frantzisko kalearen 2. zenbakiko farmaziako titularra izan zen, Lucas Puente García hil zenetik 1940an erretiroa hartu zuen arte, eta 1987ko apirilean eskualdatu zion farmazia Gonzalo Puente Valdivielso semeari.
Gobernu Batzordearen 1968ko abenduaren 31ko bileran erabakita, ohorezko presidente izendatu zuten. Omenaldia egiteko plaka bat jarri zuten Arabako Farmazialarien Elkargoan, 1984ko Sortzez Garbiaren egunean.
Askotariko gaiei buruz idatzi zuen; batez ere, 40ko hamarkadatik 60ko hamarkadara bitartean. Oso naturazalea zen, eta naturaren sekretu guztiak ezagutzen zituen; horren erakusgarria da, adibidez, aldizkari profesionaletan eta dibulgazio-aldizkarietan artikulu ugari argitaratu izana eta hainbat liburuak idatzi izana. Liburuen artean, besteak beste, honako izenburu hauek nabarmentzen dira: “Batracios. Nociones fundamentales y datos para su recolección” (1949), “Nombres vulgares alaveses de aves” (1952), “Nombres vulgares alaveses de setas u hongos” (1954), Huevos y larvas de anfibios (1958) eta “Biología. Instrucciones para la recolección de animales y plantas” (1960).
Azpimarratzekoa da Arabari buruz zuen jakintza zabala: “La florida, jardín de plantas” (1960), “Hallazgo de Pelodytes Punctatus en Alava” (1953), “Los torteros. Contribucion al estudio de la medicina popular alavesa” (1956), “El visón en Alava” (1956), “Árboles de las tierras alavesas y sus nombres populares” (1967).
Entre los títulos publicados sobre temas relacionados con el mundo farmacéutico cabe subrayar: “El contenido de acido ascórbico en las hojas de algunas coníferas de la llanada alavesa” estudio realizado junto con su compañero D Fernando Gonzalo-Bilbao Busto en 1942, y que fue presentado en la primera semana farmacéutica nacional de Sevilla celebrada ese mismo año y un interesante trabajo de investigación sobre la historia de la farmacia titulado “ Datos para el estudio de la farmacia en Álava”.1972-1973.
Gasteizen hil zen, 1991ko urtarrilaren 7an, 96 urterekin.
Gonzalo Puente Valdivielso
Nacido el 12 de Julio de 1940 en Vitoria-Gasteiz, donde ejercía de farmacéutico titular su padre Federico Puente.
desde los laboratorios, y donde el servicio a los pacientes fue
adquiriendo una mayor dimensión. Gran amante de la astronomía, se jubiló en el año 2008 traspasando la farmacia a su hijo Iñigo Puente Mendizabal.
Analisi osoa nahi baduzu edo aholkuren bat behar baduzu,
eskatu hitzordua esteka honen bidez:
ONLINE aholkua nahi dut
Farmaziara etor zaitezke, eta atsegin handiz lagunduko dizugu, beti bezala.
Halere, galderak online egiteko aukera daukazu, honako urrats hauei jarraituta:
jarraitu hurrengo urratsak:
Gure farmaziako erosketa-tiket bat behar duzu
Gure farmazian erosten duzun bakoitzean, tiket bat ematen dizugu. Tiket horrek, goiko aldean, zenbaki bat dauka; bada, formularioan sartu behar duzu.
Sar zaitez lineako formulariora, eta egin galderak
Sendagai zehatz bati, tratamendu bati edo beste zerbaiti buruzko zalantzak badituzu, galdetu iezaguzu, laguntzeko baikaude hemen.
Jaso ezazu aholkua posta elektronikoan edo telefonoan
Ordutegi komertzialaren barruan erantzungo dizugu, ahalik eta lasterren. Honako hau da gure ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:30era.
Harpidetu zaitez, eskaintza paregabeak jasotzeko
Jaso ezazu gure aldizkako buletina posta elektronikoan: eskaintza eta promozio esklusiboen berri emango dizugu, baita nobedadeen, opari-sorten eta zuretzako informazio baliagarriaren berri eman ere.
- Gure mezurik jasotzen ez baduzu begiratu mezu baztergarrien ontzian..